Kaixo, familiak:
Hau izango da gure gelako txokoa, gelakideekin konpartitu nahi dituzuen gauza guztiak erakusteko tokia. Guk ere, eskolan egindako jarduerak hementxe jarriko ditugu.
viernes, 20 de junio de 2014
ONDO PASA OPORRETAN!!!
Muxu handi bana
Eta ikasturtea bukatzeko, Disneyko zuhaitzak eta loreak antzeztu dugu.
ESKOLAN BEZALA ETXEAN ERE HAZI DESBERDINAK EREIN DITUGU. IKUSI ZEIN POLITAK HAZTEN ARI DIREN, EA LASTER LORATZEN DIREN GURE KALENDULA, EKILORE ETA KAPUTXINAK. MENTA ERE LANDATU DUGU.
miércoles, 18 de junio de 2014
Ekainen gurasoek oparitutako argizariarekin ukendua egitea pentsatu dugu. Sendabelarrei buruzko informazioa aztertu ondoren, inguruko sendabelar batzuk bildu ditugu eta Oihanen amarekin saltsan saritu gara.
Parkean jolasteko eta Bizargorriren ipuina entzuteko denbora izan dugu.
Eskerrik asko, Arantza!!!
Oporretan izango den Maialenen urtebetetzea ere ospatu dugu. Zorionak, Maialen!!!
Lunaren urtebetetzea ospatu dugu. Zorionak, Luna!!!